1932an sortua

1932an sortu zuen Manuela Barandiaran andreak.

Familia-tradizioa jarraitzen duen denda, kale Nagusiko 7. zenbakian kokatua dago, Donostiako alde zaharraren muinean, eta ireki zeneko altzari eta dekorazio berberarekin, urteak daramatza bere ateak publikoari irekitzen.

Hasieratik, etxeko arropa saltzeari ekin zion (ohe-jokoak, mahai-zapiak, eskuz eginak)…

1952an bere alaba Luisa Pagola Barandiaranek hartu zuen dendaren zuzendaritza eta gaur arte horretan dihardu bere bi alabekin batera, Susana eta Ayago Villar Pagola.

Gaur egun, ehunak saltzen dituen denda da, haurtxo-arropan, emakume-lentzerian, etxeko arropan eta oihalen eta parpailen metrajean dago espezializatua.

Produktu gehienak bertan prestatzen direnez, gure bezeroen gustuen arabera lan egiteko aukera eskaintzen dugu, nola inizialak brodatzeko, hala hainbat diseinu egiteko ere, azken horiek etengabe aldatzen baititugu.

Eskuz egindako lana produktu askotan eskaintzen dugu, bai haurrentzako erropetan, baita emakume-lentzerian eta etxeko arropetan ere.

Ehunak saltzen diharduten gainerako dendek ez bezala, Iruleak gure bezeroen nahi eta beharretara hurbiltzeko aukera eskaintzen digu, hiru belaunaldiren esperientzia gaineratuz.

Kale Nagusia, 7
20003 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN / GIPUZKOA / SPAIN
Tel. +34 943 42 60 29 / Faxa +34 943 42 65 87
irulea@irulea.com

THE MOVIE diseinua eta web-programazioa